2014(e)ko azaroaren 26(a), asteazkena

5. gaiaren apunteak






Bitaminak eta eskasia-eritasunak

Lana egiteko gidoia


Epea: Abenduaren 19a, ostirala (edo lehenago).
Izenburua: Bitaminak eta eskasia-eritasunak (gabezi gaixotasunak)
Formatua: ordenagailuz idatzita, letra mota Aial 10, lerro arteko distantzia
(“interlineado”) 1,5, ertzak edo margenak 2 (guztiak: goian, behean, ezkerrean
eta eskuman).
Irudiak tartekatu ahal dira.
Dokumentu mota: .pdf, .doc(word), .odt(openoffice, libreoffice), rtf.
Ez badaukazue programarik idazteko, instalatu Libreoffice (dohainik interneten) edo erabili Google Drive (ez da ezer instalatu behar, bakarrik gmail kontu bat).
Dokumentuaren izena: bitaminak_nire_izena.
Ortografia zuzendu bidali aurretik!!!.
Gidoia:
➢ IZENA: ____________________________
➢ Bitaminen kontzeptua (definizioa).
➢ Bitamina-taldeak.
➢ Bitamina bakoitzaren:
➢ deskribapena.
➢ zein kantitatetan hartu behar den.
➢ zein elikagaietan aurkitzen den.
➢ Bakoitzaren gabezia gaixotasunak (adibidez errakitismoa)
Nutrizio-piramidea.
Ondorio pertsonala.
Bibliografia (nondik hartu diren datuak: aldizkari, liburu edo interneteko
helbideak).

Ortografia
Azkenik, dokumentuaren hizkuntza euskeraz jarri eta ez español, ortografikoki zuzen bidaltzeko lana. (aukeratu guztia eta behekaldeko barran, klik bikoitza Español ipintzen badu). Akats ortografikoz beterik dauden lanak atzera botako dira eta epe bat izango duzue berriz bidaltzeko.
Ortografia zuzentzeko, gorriz dagoena, klik eskumako botoiarekin eta zuzendu. Hitz tekniko edo arraroak ez ditu ulertzen (horiek utzi).

Intranetetik bidaltzeko argibideak:

  • Alexian-ean sartu
  • Comunicados > (Area) > Biologia... > Profesor > OK (edo gmail-etik)
  • Adjuntar (aukeratu gordetako dokumentua: bitaminak_nire_izena). ->Bidali

2014(e)ko azaroaren 23(a), igandea

Hilekoaren txostena


HILEKOA. ZIKLOAREN ERREGULAZIOA

Gizakiengan hilekoak 28 egun inguru irauten du eta honako urratsak ematen dira:
  1. Folikuloaren hazkuntza.
  2. Obulazioa.
  3. Hilekoa eta hurrengo zikloaren hasiera edo
  4. Haurdunaldia

Hormona batzuk eragina dute eta zikloaren zehar bere kantitateak aldatuz doaz, eragin desberdinak sortuz. Giza-enbrioiaren konplexutasunagatik ematen da hilekoa. Obulotegiak eta umetokiaz aparte, ENDOMETRIOAK (umetokiaren lehen geruzak) parte hartzen du bereziki. Endometrioa umetokiaren lehen geruza da eta kapilarrez josita dago; ernaldutako obuloa (blastula izeneko enbrioi txikia jadanik) jasotzea da bere eginkizuna. Hor itsatsita geratuko da bere garapena emateko.
Gerta litekeen haurdunaldi baterako eta endometrioa ezin hobe egoteko, berriztu behar da hilero ERNALKETARIK EMATEN EZ DENEAN. Bestela endometrioa lehor eta gogorregia egongo litzateke enbrioia jasotzeko.

Hilekoaren egunen eta gertakizunen deskribapena:

EGUNAK
URRATSAK
HORMONAK1) (kolorez) eta PROZESUAK (azpimarraz)
1 - 5
Hilekoa. Zikloaren hasiera ( 1. eguna)
1. egunean (=28.) zikloa amaitzen da eta aldi berean hurrengoa hasten da. Endometrioa askatzen da odol jario moduan (3 – 5 egunetan).
5 - 13
Folikuloaren hazkuntza
Hipofisiak (entzefaloan) FSH hormona (folikuloen eragilea) eratzen du, folikulo baten hazkuntza eraginez eta obulotegiek estrogeno2) gehiago era dezaten bultzatzen du.
14
OBULAZIOA
LH hormonak obulazioa eragiten du. Obuloa irtetzean folikuloa puskatu eta gorputz horia deituriko guruin hormonal bihurtzen da. Honek progesterona hormona jariatzen du eta umetokia (endometrioa batez ere) indartzen du.
14 - 280
ERNALKETA ematen bada
Enbrioia 10-12 egunetan umetokira iristen da berak, HCG hormona (gonadotropina korionikoa) jariatzen du. Honek gorputz horia indartu eta haurdunaldi osoan mantentzen du (ikus **), beraz, ez da hilekorik gertatzen progesteronaren maila altua mantentzen delako. Progesteronak, FSH hormonaren lana oztopatzen du ere, beraz, hurrengo (obuloaren) folikuloaren hazkuntza ez da ematen.
Enbrioiaren inguruan beharrezko geruzak eraikitzen dira (plazenta etab.).
Enbrioiaren hormona (HCG) da hain zuzen, haurdunaldi-test famatuan hautematen dena.
28
ERNALKETARIK EZ bada ematen
Gorputz horia endekatu (desagertu) egiten da **, progesterona maila jeitsiz, eta ondorioz, endometrioa askatu egiten da.

1) Guruin berezi batzuk (endokrinoak) sortutako sustantziak eta odolera jariatzen direnak kantitate txikitan. Batzuk organo konkretu batzuetan soilik dute bere eragina, eta beste batzuen eragina ordea, orokorra da gorputzean. Nerbioak batera, hazkuntzan eta beste prozesu batzuetan funtzio erregulatzailea dute.
2) Emakumezkoen hormonak, sexu-karaktere sekundarioak eta zikloaren erregulazioa baldintzatzen dituztenak.

2014(e)ko urriaren 30(a), osteguna

Tabako kearen osagaiak


Tabakoaren eragin toxikoa
Tabakoaren keak identifikaturiko 4000 sustantzia ditu gasak eta partikulak barne. Gogorarazten da ere biriketara heltzen den guztiak odolean bukatzen duela.
OSAGAIA
OSASUNAREKIKO ERAGINA
1. Nikotina

  • Tabakoaren mendekotasunaren eragilea.
  • Biriketatik oso azkar pasatzen da odolera eta 10 bat segundotan burmuinera iristen da.
  • Bere hondakinak gernuaren bidez, listuan edo izerdiarekin kanporatzen dira. Plazentaren bidez edo esnearen bidez haurrengana pasatzen da. (Jaio aurretik).
  • Estimulantea da : adrenalina pixka bat gehiago jariatzen da, odol-presioa igotzen du eta arnas eta bihotz-erritmoak azkartzen ditu *(atseden gutxiago bihotzarentzat).
  • Odol-hodien hertsidura edo konstrikzioa nabarmentzen du.
  • Urdaileko azidotasuna igotzen du, gastritisak eta ultzerak errazago ematen direlarik.
  • Intsulinaren sekrezioa oztopatzen du.
  • Birikaren defentsa inmunitarioa murrizten du, zenbait infekzio errazten delarik.
  • LDL maila igotzen du (“kolesterol txarra”) eta HDL kantitatea jaisten da (“kolesterol ona”).
2. Karbono monoxidoa(CO)
1,9 - 6,3% zigarroaren kean eta 12,7%-raino puroen kean.
  • Hipoxia (oxigeno-maila gutxiegia)odoleko hemoglobinari oso azkar lotzen delako (oxigenoa bera baino 270 aldiz azkarrago); lehen aipaturiko arazoa * handitzen du.
  • Emakume haurdun fetoetan pisua galtzearen erruduna.
3. Gas narritagarri eta minbizi eragileak
  • Bronkioetako zilioen mugimenduak geldiarazten ditu, arnas aparatuaren defentsak galaraziz; hurrengo sustantzia kaltegarriei esker: formaldehidoa, akroleina, azido zianhidrikoa, NO2, ...
  • Minbizia sortarazten duteneko sustantzien indartsuenen artean, break, hidrokarburo aromatikoak (HAP) eta nitrosaminak.
  • Benzopirenoa eta bere eratorriak DNAn akatsak eragiten dituzte edo mutazio puntualak.
  • Fenolaren eratorri ugariak (253 deskribatuak) minbizi sortzaileen artean ere kokatzen dira.
  • Break minbizia sor dezake ere baina bere kalte eraginkorrena albeoloetan ematen du: albeoloak erabat oztopatzen eta kaltetzen ditu, arnas ahalmena murriztuz ; erretzaile amorratuengan epe luzean, enfisema sortzen du (berez arnasa hartzeko gai ez izatea).
4. Erradikal askeak eta oxidanteak
Kalteak eragiten dituzte ehunetan eta zaharkitzea azkartzen dute.
  • Albeoloetan infekzioak sortzen dituzte.
  • Bronkioen hertsidura edo konstrikzioa.
  • H2O2 sortzen dute (oso oxidantea).
5. Metalak (Cd,Be,Ni,As,...)
Cd (kadmio): zigarro bakoitzak 1 eta 2 μgr artean du; narritagarria da, Ca-aren xurgapena oztopatzen du eta ez dio hezurretara joaten uzten(Ca hezurretako osagaia). Entzima asko ere blokeatu egiten dira.
Minbizi sortzailea, prostatan gehien bat.
Be(berilioa): narritagarria eta minbizi sortzailea, DNAren eraketa galarazten du dagoen tokian.
As(Arsenikoa): azalaz gain, nerbio-sistemari ere kalte diezaioke.
Gibel eta bihotz-gaixotasunak ere sor ditzake.
Hatzazaletan eta ileetan metatzen da.
Ni(nikela): rinitis, sinusitis, asma alergikoa eta bronkio eta bularretako minbizia sor ditzake.
Ondorioak: erretzen den kopuruaren arabera, gutxi edo asko, tabakoa beti da kaltegarria. Kontuan hartu ere sustantzia asko (nikotina bezala, oso disolbagarriak direla uretan, eta gorputz osoan dutela eragina, odolak gorputzaren barna zabaltzen dituelako. Beraz, birikak edo arnas aparatua soilik ez dira kaltetuak, neurri batean edo bestean, gorputz osoa baizik.

Erretzearen ohituraren toxikotasuna

Osasun Munduko Erakundearen (OME /OMS)en arabera, hau da tabakoa kontsumitzeagatik ematen den hilkortasuna: bularreko minbiziaren erruz ematen diren heriotzetik %90a, bularretako gaitz kronikoez eragindako %95 heriotzak, kardiobaskular gaitzetatik hiltzen diren %50a eta edozein minbiziren bidez hiltzen direnen %30.
Toxikotasun maila baldintza hauen eraginpean dago:
  • Egunean erretzen den zigarro kopuruaren arabera.
  • Zigarro bakoitzeko ahokada kopuruaren arabera.
  • Ahokada bakoitzaren sakontasun edo luzeeran.
  • Zigarro motaren arabera.
  • Erretzen ematen den urte kopuruaren arabera.
  • Erretzen hasten den adinaren arabera.



Tabako zaletasuna eta elikadura egoera:
Dastamena eta usaimena aldatzen ditu.
Urdailaren mugimenduak murrizten ditu.
B motako bitaminen xurgapena eragozten du: beraz, gorputzeko babesak behera datoz eta denborarekin, ikusmen azaro gehiago.
C bitaminaren ekintza eragozten du.
Nikotinak gastu energetikoa handitzen du.
Emakumeengan:
antzutasun arrisku handiagoa, ernalketaren atzerapena, menopausiaren aurrerapena, osteoporosia areagotzea, plazentaren oxigeno murrizketa eta ondorioz fetuaren nutrizio gabeziak.

Besde kalte aipagarriak:
Ama erretzaileen umeenganako kalteak.
Umeengan asma izateko arrisku handiagoa.
Gizonezkoen emankortasuna murrizten du.
Ahoko eta hortzeriaren gaixotasun gehiago.
Erretzaile pasiboengan,... haurrak izaten dira kaltetuenak.



Nutriziorako aparatuak


(amaitu gabe)
Taldeka lan egiteko txostena


NUTRIZIORAKO APARATUAK

1. Digestio-aparatua. Garatu beharreko kontzeptuak:

  • Digestioa:
    • Zer da
    • Non ematen da
    • Mantenugai guztiak berdin digeritzen dira? (mantenugai sinpleak eta konplexuak). Elikagai baten adibidea jarri.
  • Zein da hurrengo prozesua?
    • Nola eta non ematen da?
    • Azaldu heste meharraren barneko egitura
  • Azken prozesua (egestioa)

2. Arnas aparatua:

  • Zer arnasten dugu, airea ala oxigenoa?
  • Non eta nola ematen da gas-trukea?
  • Nora doa arnasten duguna? (odolera)
  • Azken puntuan oinarriturik: “askotan ikusten ditugu pertsona batzuk korrika egiten trafiko handiko errepide bazterretan”. Komentatu rak eta kalteak.
  • Berdin aurrekoarekin erlazionatuz, tabako erretzaileek eta beste askok uste dute tabakoa biriketarako bakarrik dela kaltegarria. Azaldu zergatik daude oker.

3. Zirkulazio-aparatua:

  • Aparatuaren atalak desberdindu:
    • Bihotzak atsedena hartzen al du? (Pentsatu sistole eta diastolaren arabera).
    • Nork izango ditu taupada gehiago minutuko (ezer egiten) , kirolari batek edo sedentario batek. Azaldu pixka bat.
    • Arteria eta zainen desberdintasun nagusi bat (odolaren norabidea: bihotzetik kanpora ala bihotzera)
    • Kapilarren funtzio nagusia (sustantzien trukea)
    • Bihotzaren zikloa (taupadak).


  1. Iraitz aparatua

  • Zertarako uste duzue beharrezkoa dela?
  • Kontsultatu zer den dialisia eta azaldu.
  • Zergatik aparatu hau ikasten da besteak eta gero?
  • Zein da aparatu honen eta zelulen arteko lotura?
  • Zeintzuk dira parte hartzen duten organoak
  • Gernua sortzeko prozesuak azaldu.
  • Giltzurrinak ondo edukitzeko ohitura osasungarriak aipatu.


  1. Tabakoa eta osasuna
  • Mendekotasuna sortzen du?
  • Orduan drogatzat har daiteke?
  • Tabakoaren keak zenbat osagai ditu?
  • Azaldu osagai nagusienak (kontsultatu osagaien fitxa)
  • Zenbatek erretzen du gaur egun gure gizartean? (Adinaren arabera, neskak/mutilak...)
  • Alderatu datuak orain 30 urteko egoerarekin.
  • Tabako erretzaileek eta beste askok uste dute tabakoa biriketarako bakarrik dela kaltegarria. Azaldu zergatik dauden oker.
  • Tabakoaren toxikotasun mailaren eregileak azaldu (tabakoaren txostena begiratu)
  • Egin zerrenda bat tabakoa erretzearren erruz jaso ahal diren gaixotasunak aipatzeko.
  • Zergatik dago jende asko tabako zaletasuna kendu nahian? Eman arrazoiak.
  • Erretzeari uzteko modu desberdinak aipatu (zigarro elektronikoa ere aipatu)



6. Alkohola eta osasuna

  • Mendekotasuna sortzen du?
  • Orduan drogatzat har daiteke?
  • Kontsultatu esteka hau: http://www.elcorreo.com/bizkaia/sociedad/201410/16/cerebro-joven-recupera-borrachera-20141016221432.html
  • Alkohola edateko ohiturak hemen eta Europan (pertsona helduengan eta gazteengan):
    • Ze adinean hasten den edaten
    • Zein alkoholismo tasa dagoen
    • Zenbat egunero edo astebururo edaten den
    • Gizon/emakumeen estatistikak
  • Alderatu datuak orain 30urteko egoerarekin.
  • Egin zerrenda bat alkohola edatearen erruz jaso ahal diren gaixotasunak aipatzeko.

2014(e)ko irailaren 30(a), asteartea

Zelula motak


Zelula moten arteko desberdintasunak

  1. Zelula prokariotoa (adibideak: bakterioak eta zianobakterioak).
  2. Zelula eukariotoa
    1. Landare-zelula (adibideak: algak eta landareak).
    2. Animalia-zelula (adibideak: protozooak eta animaliak).

Zelula prokariotoa eta eukariotoaren arteko desberdintasunak:
  1. JATORRIA. Zelula prokariotoa zaharragoa da (orain dela 3500 miloi urte sortua) eukariotoa baino(orain 2000 miloi urte inguru sortu zen).
  2. KONPLEXUTASUNA. Zelula prokariotoa sinpleagoa da eukariotoa baino; EZ DU NUKLEORIK eta apenas organulurik (erribosomak soilik ditu eta hauek txikiagoak dira eukariotoarenak baino. Zelula eukariotoak aldiz, NUKLEOA DU eta MINTZADUN ORGANULOAK hala-hola bakuolak, mitokondrioak, erretikulo endoplasmatikoa,...
  3. TAMAINA. Zelula prokariotoa txikiagoa da (1 eta 2 µm artekoa). Zelula eukariotoa 10 eta 100 µm artean daude, baina badaude batzuk askoz ere handiagoak.
  4. BIZIDUNAK. Prokariotoek, izaki zelulabakarrak soilik osatzen dituzte, eukariotoak aldiz, izaki zelulabakarrak (zenbait alga eta onddo) edo zelula anitzak (animaliak eta landareak) izan daitezke.

Animalia-zelula eta landare-zelularen arteko desberdintasunak:

  1. FORMA. Landare-zelulak forma prismatikoa du (alde lauak eta angeluekin), animalia-zelula ordea, biribila izaten da.
  2. TAMAINA. Landare-zelula orokorrean handiagoa da animalia-zelula baino (15 eta 300 µm artean). Zelula-animalia 10 eta 50 µm tartean dago, salbuespenak salbu.
  3. ORGANULO BEREZIAK:
    1. Landare zelulak organulu berezi hauek ditu:
      1. Zelula-horma
      2. Kloroplastoak
      3. Bakuolo handiak
    2. Animalia-zelulak honako organulu bereziak ditu:
      1. Zentrioloak
      2. Zilioak eta flageloak (batzuk bakarrik)  

Cmaptools ikasten


Cmaptools programa erabiltzen ikasteko, ikus bideo hau :



Formatua ematen:



PDF dokumentu moduan esportatu bidaltzeko eta era horizontalean hobeto ikusteko (landscape):