Zelula
moten arteko desberdintasunak
- Zelula prokariotoa (adibideak: bakterioak eta zianobakterioak).
- Zelula eukariotoa
- Landare-zelula (adibideak: algak eta landareak).
- Animalia-zelula (adibideak: protozooak eta animaliak).
Zelula
prokariotoa eta eukariotoaren arteko desberdintasunak:
- JATORRIA. Zelula prokariotoa zaharragoa da (orain dela 3500 miloi urte sortua) eukariotoa baino(orain 2000 miloi urte inguru sortu zen).
- KONPLEXUTASUNA. Zelula prokariotoa sinpleagoa da eukariotoa baino; EZ DU NUKLEORIK eta apenas organulurik (erribosomak soilik ditu eta hauek txikiagoak dira eukariotoarenak baino. Zelula eukariotoak aldiz, NUKLEOA DU eta MINTZADUN ORGANULOAK hala-hola bakuolak, mitokondrioak, erretikulo endoplasmatikoa,...
- TAMAINA. Zelula prokariotoa txikiagoa da (1 eta 2 µm artekoa). Zelula eukariotoa 10 eta 100 µm artean daude, baina badaude batzuk askoz ere handiagoak.
- BIZIDUNAK. Prokariotoek, izaki zelulabakarrak soilik osatzen dituzte, eukariotoak aldiz, izaki zelulabakarrak (zenbait alga eta onddo) edo zelula anitzak (animaliak eta landareak) izan daitezke.
Animalia-zelula
eta landare-zelularen
arteko desberdintasunak:
- FORMA. Landare-zelulak forma prismatikoa du (alde lauak eta angeluekin), animalia-zelula ordea, biribila izaten da.
- TAMAINA. Landare-zelula orokorrean handiagoa da animalia-zelula baino (15 eta 300 µm artean). Zelula-animalia 10 eta 50 µm tartean dago, salbuespenak salbu.
- ORGANULO BEREZIAK:
- Landare zelulak organulu berezi hauek ditu:
- Zelula-horma
- Kloroplastoak
- Bakuolo handiak
- Animalia-zelulak honako organulu bereziak ditu:
- Zentrioloak
- Zilioak eta flageloak (batzuk bakarrik)