HILEKOA.
ZIKLOAREN ERREGULAZIOA
Gizakiengan
hilekoak 28 egun inguru irauten du
eta honako urratsak ematen dira:
- Folikuloaren hazkuntza.
- Obulazioa.
- Hilekoa eta hurrengo zikloaren hasiera edo
- Haurdunaldia
Hormona
batzuk eragina dute eta zikloaren zehar bere kantitateak aldatuz
doaz, eragin desberdinak sortuz. Giza-enbrioiaren konplexutasunagatik
ematen da hilekoa. Obulotegiak eta umetokiaz aparte, ENDOMETRIOAK
(umetokiaren lehen geruzak) parte hartzen du bereziki. Endometrioa
umetokiaren lehen geruza da eta kapilarrez josita dago;
ernaldutako obuloa (blastula izeneko enbrioi txikia jadanik)
jasotzea da bere eginkizuna. Hor itsatsita geratuko da bere
garapena emateko.
Gerta
litekeen haurdunaldi baterako eta endometrioa ezin hobe egoteko,
berriztu behar da hilero ERNALKETARIK EMATEN EZ DENEAN. Bestela
endometrioa lehor eta gogorregia egongo litzateke enbrioia jasotzeko.
Hilekoaren
egunen eta gertakizunen deskribapena:
EGUNAK
|
URRATSAK
|
HORMONAK1)
(kolorez) eta
PROZESUAK (azpimarraz)
|
1
- 5
|
Hilekoa.
Zikloaren hasiera ( 1. eguna)
|
1.
egunean (=28.) zikloa amaitzen da eta aldi berean hurrengoa hasten
da. Endometrioa askatzen da odol jario moduan (3 – 5 egunetan).
|
5
- 13
|
Folikuloaren
hazkuntza
|
Hipofisiak
(entzefaloan) FSH hormona
(folikuloen eragilea) eratzen du, folikulo baten hazkuntza
eraginez eta obulotegiek estrogeno2)
gehiago era dezaten bultzatzen du.
|
14
|
OBULAZIOA
|
LH
hormonak obulazioa eragiten du. Obuloa irtetzean folikuloa
puskatu eta gorputz horia deituriko guruin hormonal
bihurtzen da. Honek progesterona
hormona jariatzen du eta umetokia (endometrioa batez ere)
indartzen du.
|
14
- 280
|
ERNALKETA
ematen bada
|
Enbrioia
10-12 egunetan umetokira iristen da berak, HCG
hormona (gonadotropina korionikoa) jariatzen du. Honek gorputz
horia indartu eta haurdunaldi osoan mantentzen du (ikus
**), beraz, ez da hilekorik
gertatzen progesteronaren
maila altua mantentzen delako. Progesteronak,
FSH hormonaren lana oztopatzen du ere, beraz, hurrengo
(obuloaren) folikuloaren hazkuntza ez da ematen.
Enbrioiaren
inguruan beharrezko geruzak eraikitzen dira (plazenta etab.).
Enbrioiaren
hormona (HCG) da hain zuzen,
haurdunaldi-test famatuan hautematen dena.
|
28
|
ERNALKETARIK
EZ bada ematen
|
Gorputz
horia endekatu (desagertu) egiten da **,
progesterona maila
jeitsiz, eta
ondorioz, endometrioa
askatu egiten da.
|
1)
Guruin berezi batzuk (endokrinoak) sortutako sustantziak eta odolera
jariatzen direnak kantitate txikitan. Batzuk organo konkretu
batzuetan soilik dute bere eragina, eta beste batzuen eragina ordea,
orokorra da gorputzean. Nerbioak batera, hazkuntzan eta beste prozesu
batzuetan funtzio erregulatzailea dute.
2)
Emakumezkoen hormonak, sexu-karaktere sekundarioak eta zikloaren
erregulazioa baldintzatzen dituztenak.