Kontzeptu-mapak egitea oso ona da kontzeptuak ongi kokatzeko eta erlazionatzeko. Hau da, gaiak prestatzeko ia ezinbestekoak dira.
Kontzeptuak geziz lotzen dira eta komeni da ere adieraztea nola erlazionatzen diren. (Gezietan jarri nolako erlazioa duten bi kontzeptuak – adibidea behean).
Euskuz egin ahal dira, noski, baina badaude programa bereziak horretarako:
App berria android-erako: Draw Express Lite (bilatu google market-ean doakoa da)
- VUE ( Tufts Univertsitatekoa, guztiz dohainikoa, oso oso ona eta erraza)
- Cmaptools (kontzeptuen arteko erlazioa ere jarri daiteke; azalpen gehiago sarrera honetan). Guztiz dohainikoa.
- Freemind
- Edraw Mind Map
Helbide honetan deskribatzen dira beste programa batzuk interneten bidez egiteko baina ez dira oso onak edo demoak dira:
- mindomo (3 bakarrik ordaindu gabe)
- spiderscribe
- mindmeister
- bubbl.us (oso ona; erregistratu ordez, sartu ahal da google kontuaren bidez; kontzeptuen arteko erlazioa ere jarri daiteke, baina 3 eskema eginda edo 30 egun pasatuta ordaindu behar da).
- mindmapr (oso sinplea baina koloretsua)
- xmind
- mind42
- mindnode
- simplemind
1. Lehenengo programa. VUE, esteka eskuratzeko: http://vue.tufts.edu/download/index.cfm
Email bat jarri behar da eta asmatu pasahitza bat deskargatu ahal izateko.
2. Bigarren programa: oso erabilia Europa mailan, Cmap-tools da. Doako programa da eta egileen helbidetik jaistea da onena. Hemendik hartu ahal duzue: http://cmap.ihmc.us/
Grafiko bat agertzen da adibide moduan eta downloaded kontzeptua aukeratu programa eskuratzeko.
Formulario bat bete ondoren, behean agertzen diren aukerak edo programaren bertsioak daude.
Zuen ordenagailua oso berria baldin bada, 64 bit-ekoa izango da (2. aukera) zaharra bada, 32bit-ekoa izango da (1. aukera hartu). Baina oso zaharra bada, 3. aukera hartu.
Baina komeni da ziurtatzea: ordenagailuak XP badu, 32 bit-ekoa izango da. Windows 7-8an, Inicio> Equipo (saguaren eskumako botoiarekin)>propiedades, eta irakurri Tipo de sistema (32 edo 64)
Nola erabiltzen del programa jakiteko interneten ere badaude tutorialak, baina bidaliko dizkizuet bideo batzuk hori azaltzeko eta eskema nola bidali jakiteko ere (PDF formatuak hobe).
Beste aukera batzuk ere badaude, baina sinpleagoak.