2014(e)ko azaroaren 26(a), asteazkena

5. gaiaren apunteak






Bitaminak eta eskasia-eritasunak

Lana egiteko gidoia


Epea: Abenduaren 19a, ostirala (edo lehenago).
Izenburua: Bitaminak eta eskasia-eritasunak (gabezi gaixotasunak)
Formatua: ordenagailuz idatzita, letra mota Aial 10, lerro arteko distantzia
(“interlineado”) 1,5, ertzak edo margenak 2 (guztiak: goian, behean, ezkerrean
eta eskuman).
Irudiak tartekatu ahal dira.
Dokumentu mota: .pdf, .doc(word), .odt(openoffice, libreoffice), rtf.
Ez badaukazue programarik idazteko, instalatu Libreoffice (dohainik interneten) edo erabili Google Drive (ez da ezer instalatu behar, bakarrik gmail kontu bat).
Dokumentuaren izena: bitaminak_nire_izena.
Ortografia zuzendu bidali aurretik!!!.
Gidoia:
➢ IZENA: ____________________________
➢ Bitaminen kontzeptua (definizioa).
➢ Bitamina-taldeak.
➢ Bitamina bakoitzaren:
➢ deskribapena.
➢ zein kantitatetan hartu behar den.
➢ zein elikagaietan aurkitzen den.
➢ Bakoitzaren gabezia gaixotasunak (adibidez errakitismoa)
Nutrizio-piramidea.
Ondorio pertsonala.
Bibliografia (nondik hartu diren datuak: aldizkari, liburu edo interneteko
helbideak).

Ortografia
Azkenik, dokumentuaren hizkuntza euskeraz jarri eta ez español, ortografikoki zuzen bidaltzeko lana. (aukeratu guztia eta behekaldeko barran, klik bikoitza Español ipintzen badu). Akats ortografikoz beterik dauden lanak atzera botako dira eta epe bat izango duzue berriz bidaltzeko.
Ortografia zuzentzeko, gorriz dagoena, klik eskumako botoiarekin eta zuzendu. Hitz tekniko edo arraroak ez ditu ulertzen (horiek utzi).

Intranetetik bidaltzeko argibideak:

  • Alexian-ean sartu
  • Comunicados > (Area) > Biologia... > Profesor > OK (edo gmail-etik)
  • Adjuntar (aukeratu gordetako dokumentua: bitaminak_nire_izena). ->Bidali

2014(e)ko azaroaren 23(a), igandea

Hilekoaren txostena


HILEKOA. ZIKLOAREN ERREGULAZIOA

Gizakiengan hilekoak 28 egun inguru irauten du eta honako urratsak ematen dira:
  1. Folikuloaren hazkuntza.
  2. Obulazioa.
  3. Hilekoa eta hurrengo zikloaren hasiera edo
  4. Haurdunaldia

Hormona batzuk eragina dute eta zikloaren zehar bere kantitateak aldatuz doaz, eragin desberdinak sortuz. Giza-enbrioiaren konplexutasunagatik ematen da hilekoa. Obulotegiak eta umetokiaz aparte, ENDOMETRIOAK (umetokiaren lehen geruzak) parte hartzen du bereziki. Endometrioa umetokiaren lehen geruza da eta kapilarrez josita dago; ernaldutako obuloa (blastula izeneko enbrioi txikia jadanik) jasotzea da bere eginkizuna. Hor itsatsita geratuko da bere garapena emateko.
Gerta litekeen haurdunaldi baterako eta endometrioa ezin hobe egoteko, berriztu behar da hilero ERNALKETARIK EMATEN EZ DENEAN. Bestela endometrioa lehor eta gogorregia egongo litzateke enbrioia jasotzeko.

Hilekoaren egunen eta gertakizunen deskribapena:

EGUNAK
URRATSAK
HORMONAK1) (kolorez) eta PROZESUAK (azpimarraz)
1 - 5
Hilekoa. Zikloaren hasiera ( 1. eguna)
1. egunean (=28.) zikloa amaitzen da eta aldi berean hurrengoa hasten da. Endometrioa askatzen da odol jario moduan (3 – 5 egunetan).
5 - 13
Folikuloaren hazkuntza
Hipofisiak (entzefaloan) FSH hormona (folikuloen eragilea) eratzen du, folikulo baten hazkuntza eraginez eta obulotegiek estrogeno2) gehiago era dezaten bultzatzen du.
14
OBULAZIOA
LH hormonak obulazioa eragiten du. Obuloa irtetzean folikuloa puskatu eta gorputz horia deituriko guruin hormonal bihurtzen da. Honek progesterona hormona jariatzen du eta umetokia (endometrioa batez ere) indartzen du.
14 - 280
ERNALKETA ematen bada
Enbrioia 10-12 egunetan umetokira iristen da berak, HCG hormona (gonadotropina korionikoa) jariatzen du. Honek gorputz horia indartu eta haurdunaldi osoan mantentzen du (ikus **), beraz, ez da hilekorik gertatzen progesteronaren maila altua mantentzen delako. Progesteronak, FSH hormonaren lana oztopatzen du ere, beraz, hurrengo (obuloaren) folikuloaren hazkuntza ez da ematen.
Enbrioiaren inguruan beharrezko geruzak eraikitzen dira (plazenta etab.).
Enbrioiaren hormona (HCG) da hain zuzen, haurdunaldi-test famatuan hautematen dena.
28
ERNALKETARIK EZ bada ematen
Gorputz horia endekatu (desagertu) egiten da **, progesterona maila jeitsiz, eta ondorioz, endometrioa askatu egiten da.

1) Guruin berezi batzuk (endokrinoak) sortutako sustantziak eta odolera jariatzen direnak kantitate txikitan. Batzuk organo konkretu batzuetan soilik dute bere eragina, eta beste batzuen eragina ordea, orokorra da gorputzean. Nerbioak batera, hazkuntzan eta beste prozesu batzuetan funtzio erregulatzailea dute.
2) Emakumezkoen hormonak, sexu-karaktere sekundarioak eta zikloaren erregulazioa baldintzatzen dituztenak.