2014(e)ko urriaren 30(a), osteguna

Tabako kearen osagaiak


Tabakoaren eragin toxikoa
Tabakoaren keak identifikaturiko 4000 sustantzia ditu gasak eta partikulak barne. Gogorarazten da ere biriketara heltzen den guztiak odolean bukatzen duela.
OSAGAIA
OSASUNAREKIKO ERAGINA
1. Nikotina

  • Tabakoaren mendekotasunaren eragilea.
  • Biriketatik oso azkar pasatzen da odolera eta 10 bat segundotan burmuinera iristen da.
  • Bere hondakinak gernuaren bidez, listuan edo izerdiarekin kanporatzen dira. Plazentaren bidez edo esnearen bidez haurrengana pasatzen da. (Jaio aurretik).
  • Estimulantea da : adrenalina pixka bat gehiago jariatzen da, odol-presioa igotzen du eta arnas eta bihotz-erritmoak azkartzen ditu *(atseden gutxiago bihotzarentzat).
  • Odol-hodien hertsidura edo konstrikzioa nabarmentzen du.
  • Urdaileko azidotasuna igotzen du, gastritisak eta ultzerak errazago ematen direlarik.
  • Intsulinaren sekrezioa oztopatzen du.
  • Birikaren defentsa inmunitarioa murrizten du, zenbait infekzio errazten delarik.
  • LDL maila igotzen du (“kolesterol txarra”) eta HDL kantitatea jaisten da (“kolesterol ona”).
2. Karbono monoxidoa(CO)
1,9 - 6,3% zigarroaren kean eta 12,7%-raino puroen kean.
  • Hipoxia (oxigeno-maila gutxiegia)odoleko hemoglobinari oso azkar lotzen delako (oxigenoa bera baino 270 aldiz azkarrago); lehen aipaturiko arazoa * handitzen du.
  • Emakume haurdun fetoetan pisua galtzearen erruduna.
3. Gas narritagarri eta minbizi eragileak
  • Bronkioetako zilioen mugimenduak geldiarazten ditu, arnas aparatuaren defentsak galaraziz; hurrengo sustantzia kaltegarriei esker: formaldehidoa, akroleina, azido zianhidrikoa, NO2, ...
  • Minbizia sortarazten duteneko sustantzien indartsuenen artean, break, hidrokarburo aromatikoak (HAP) eta nitrosaminak.
  • Benzopirenoa eta bere eratorriak DNAn akatsak eragiten dituzte edo mutazio puntualak.
  • Fenolaren eratorri ugariak (253 deskribatuak) minbizi sortzaileen artean ere kokatzen dira.
  • Break minbizia sor dezake ere baina bere kalte eraginkorrena albeoloetan ematen du: albeoloak erabat oztopatzen eta kaltetzen ditu, arnas ahalmena murriztuz ; erretzaile amorratuengan epe luzean, enfisema sortzen du (berez arnasa hartzeko gai ez izatea).
4. Erradikal askeak eta oxidanteak
Kalteak eragiten dituzte ehunetan eta zaharkitzea azkartzen dute.
  • Albeoloetan infekzioak sortzen dituzte.
  • Bronkioen hertsidura edo konstrikzioa.
  • H2O2 sortzen dute (oso oxidantea).
5. Metalak (Cd,Be,Ni,As,...)
Cd (kadmio): zigarro bakoitzak 1 eta 2 μgr artean du; narritagarria da, Ca-aren xurgapena oztopatzen du eta ez dio hezurretara joaten uzten(Ca hezurretako osagaia). Entzima asko ere blokeatu egiten dira.
Minbizi sortzailea, prostatan gehien bat.
Be(berilioa): narritagarria eta minbizi sortzailea, DNAren eraketa galarazten du dagoen tokian.
As(Arsenikoa): azalaz gain, nerbio-sistemari ere kalte diezaioke.
Gibel eta bihotz-gaixotasunak ere sor ditzake.
Hatzazaletan eta ileetan metatzen da.
Ni(nikela): rinitis, sinusitis, asma alergikoa eta bronkio eta bularretako minbizia sor ditzake.
Ondorioak: erretzen den kopuruaren arabera, gutxi edo asko, tabakoa beti da kaltegarria. Kontuan hartu ere sustantzia asko (nikotina bezala, oso disolbagarriak direla uretan, eta gorputz osoan dutela eragina, odolak gorputzaren barna zabaltzen dituelako. Beraz, birikak edo arnas aparatua soilik ez dira kaltetuak, neurri batean edo bestean, gorputz osoa baizik.

Erretzearen ohituraren toxikotasuna

Osasun Munduko Erakundearen (OME /OMS)en arabera, hau da tabakoa kontsumitzeagatik ematen den hilkortasuna: bularreko minbiziaren erruz ematen diren heriotzetik %90a, bularretako gaitz kronikoez eragindako %95 heriotzak, kardiobaskular gaitzetatik hiltzen diren %50a eta edozein minbiziren bidez hiltzen direnen %30.
Toxikotasun maila baldintza hauen eraginpean dago:
  • Egunean erretzen den zigarro kopuruaren arabera.
  • Zigarro bakoitzeko ahokada kopuruaren arabera.
  • Ahokada bakoitzaren sakontasun edo luzeeran.
  • Zigarro motaren arabera.
  • Erretzen ematen den urte kopuruaren arabera.
  • Erretzen hasten den adinaren arabera.



Tabako zaletasuna eta elikadura egoera:
Dastamena eta usaimena aldatzen ditu.
Urdailaren mugimenduak murrizten ditu.
B motako bitaminen xurgapena eragozten du: beraz, gorputzeko babesak behera datoz eta denborarekin, ikusmen azaro gehiago.
C bitaminaren ekintza eragozten du.
Nikotinak gastu energetikoa handitzen du.
Emakumeengan:
antzutasun arrisku handiagoa, ernalketaren atzerapena, menopausiaren aurrerapena, osteoporosia areagotzea, plazentaren oxigeno murrizketa eta ondorioz fetuaren nutrizio gabeziak.

Besde kalte aipagarriak:
Ama erretzaileen umeenganako kalteak.
Umeengan asma izateko arrisku handiagoa.
Gizonezkoen emankortasuna murrizten du.
Ahoko eta hortzeriaren gaixotasun gehiago.
Erretzaile pasiboengan,... haurrak izaten dira kaltetuenak.



Nutriziorako aparatuak


(amaitu gabe)
Taldeka lan egiteko txostena


NUTRIZIORAKO APARATUAK

1. Digestio-aparatua. Garatu beharreko kontzeptuak:

  • Digestioa:
    • Zer da
    • Non ematen da
    • Mantenugai guztiak berdin digeritzen dira? (mantenugai sinpleak eta konplexuak). Elikagai baten adibidea jarri.
  • Zein da hurrengo prozesua?
    • Nola eta non ematen da?
    • Azaldu heste meharraren barneko egitura
  • Azken prozesua (egestioa)

2. Arnas aparatua:

  • Zer arnasten dugu, airea ala oxigenoa?
  • Non eta nola ematen da gas-trukea?
  • Nora doa arnasten duguna? (odolera)
  • Azken puntuan oinarriturik: “askotan ikusten ditugu pertsona batzuk korrika egiten trafiko handiko errepide bazterretan”. Komentatu rak eta kalteak.
  • Berdin aurrekoarekin erlazionatuz, tabako erretzaileek eta beste askok uste dute tabakoa biriketarako bakarrik dela kaltegarria. Azaldu zergatik daude oker.

3. Zirkulazio-aparatua:

  • Aparatuaren atalak desberdindu:
    • Bihotzak atsedena hartzen al du? (Pentsatu sistole eta diastolaren arabera).
    • Nork izango ditu taupada gehiago minutuko (ezer egiten) , kirolari batek edo sedentario batek. Azaldu pixka bat.
    • Arteria eta zainen desberdintasun nagusi bat (odolaren norabidea: bihotzetik kanpora ala bihotzera)
    • Kapilarren funtzio nagusia (sustantzien trukea)
    • Bihotzaren zikloa (taupadak).


  1. Iraitz aparatua

  • Zertarako uste duzue beharrezkoa dela?
  • Kontsultatu zer den dialisia eta azaldu.
  • Zergatik aparatu hau ikasten da besteak eta gero?
  • Zein da aparatu honen eta zelulen arteko lotura?
  • Zeintzuk dira parte hartzen duten organoak
  • Gernua sortzeko prozesuak azaldu.
  • Giltzurrinak ondo edukitzeko ohitura osasungarriak aipatu.


  1. Tabakoa eta osasuna
  • Mendekotasuna sortzen du?
  • Orduan drogatzat har daiteke?
  • Tabakoaren keak zenbat osagai ditu?
  • Azaldu osagai nagusienak (kontsultatu osagaien fitxa)
  • Zenbatek erretzen du gaur egun gure gizartean? (Adinaren arabera, neskak/mutilak...)
  • Alderatu datuak orain 30 urteko egoerarekin.
  • Tabako erretzaileek eta beste askok uste dute tabakoa biriketarako bakarrik dela kaltegarria. Azaldu zergatik dauden oker.
  • Tabakoaren toxikotasun mailaren eregileak azaldu (tabakoaren txostena begiratu)
  • Egin zerrenda bat tabakoa erretzearren erruz jaso ahal diren gaixotasunak aipatzeko.
  • Zergatik dago jende asko tabako zaletasuna kendu nahian? Eman arrazoiak.
  • Erretzeari uzteko modu desberdinak aipatu (zigarro elektronikoa ere aipatu)



6. Alkohola eta osasuna

  • Mendekotasuna sortzen du?
  • Orduan drogatzat har daiteke?
  • Kontsultatu esteka hau: http://www.elcorreo.com/bizkaia/sociedad/201410/16/cerebro-joven-recupera-borrachera-20141016221432.html
  • Alkohola edateko ohiturak hemen eta Europan (pertsona helduengan eta gazteengan):
    • Ze adinean hasten den edaten
    • Zein alkoholismo tasa dagoen
    • Zenbat egunero edo astebururo edaten den
    • Gizon/emakumeen estatistikak
  • Alderatu datuak orain 30urteko egoerarekin.
  • Egin zerrenda bat alkohola edatearen erruz jaso ahal diren gaixotasunak aipatzeko.