- Hautatu testu guztia.
- Aukeratu euskara hizkuntza: ataza barran (behean) klik bikoitza agertzen den hizkuntzan.(programaren arabera, vasco, euskara eta inoiz basco ere jartzen du zerrendan).
- Gorriz azpimarratuta daudenak, gaizki daude edo hitz teknikoak dira eta programak ez ditu ulertzen.
- Gaizki dagoen hitzaren gainean eskumako botoiarekin, zerrenda bat agertzen da; bat aukeratu.
- Ez badago zerrendan, eskuz aldatu behar da, horrela utzi beste hizkuntza bat bada edo teknikoa baldin bada.
- Hitz teknikoak gehitu ahal ditugu hiztegira: eskumako botoiarekin agertzen den menuan.
Zuzenean interneten bidez
Testu dokumentuan zuzenean ezin bada ortografia zuzendu, erabili helbide hau internetetik egiteko:
http://xuxen.eus/
Kopiatu parrafo bat (Ctrl + C) eta itsatsi (Ctrl + V) agertzen den laukian.